Joanmari Irigoienek bere azken hatsa utzi digu
Guretzat, 25 urtez « Hatsa ren Poesia « liburuaren zutabe ostotsu bat izan zara , honeri hainbat hitz sakon eta zorrotzen arrastoak lekukotzat betiko zintzilikatu baititutzu. Orai, jin bedi etorkizun infinitoa, zure idatzi guzien poesiaren funtsa zilatzeko. Oi Joanmari, Joanmari, joan zira ," joan" hitza zurekin eraman duzu zure azken hatsa utzi diguzu , baina, hori gertatuko zela, bazinakien, jadanik, 1999 urtean, Hatsaren Poesia ren lehen liburuan idatzi zinuen lehen testoan , bai jadanik, hori, olerki honekin azaltzen zeniguzun :
Hau zeneraukazun:
Gauaren egun haundian
haragia haragian kiribilduz,
hezurrak hezurretan,
zorabioak hartuko gaitu,
hodeien zaldiko-maldikoetan
mugak mugekin dira nahastuko,
argiak itzaliko.....
Agur ! Joanmari !' Gauaren egun haundian', bidaia on eta zoriontsu baten egitea opatzen dizugu !
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora