Durangoko azokan 25 garren liburuaren aurkezpena

Maite Ramos-Fernandez , Inaki Lopez de Luzuriaga, Josu Jimenez- Maia, Auxtin Zamora-
Juan Luis Eizmendi-Arsuaga, Juankar Lopez-Mugartza, Ainara Maia-Urroz,,Aurelia Arkotxa, Sabin Orregi
 

Aralar mendi pean, Koldo Zubeldiaren omenez


   Urriaren 28an, Aralarreko mendiaren pean, orroaz zoan, haize maisuak, zuhaitzak biluzarazten zituelarik, bildu gira, Larraitzen, 15 lagun, Koldo Zubeldiari omenaldi baten egiteko.

Abaltzizketako bidean , ''Bederatzigarrena bederatzi'', Koldoren azken liburutik zonbait aukeratu testo, aireari eta mendieri irakurtu ginizkien, eta, beste batzu , arratsaldean , '' Elizaldea''n,  Koldo ren Zaldibiko sortetxeko gure zai zeudenen pareteri... . Erran gabe doa, egunean zehar, asko oroitzapen eta lekukotasun hunkigarri, negar lanbroekin batera, aurpegietan azaldu zirela. 

    Bazkaria ''Ñañarri' tabernan , janari onarekin,  giro hoberenean iragan ondoan, Mari Karmen, Koldoren arrebak, eta, bere familikoek, Txanpana, eta, etxean egin pastelarekin, errege eta erreginak bagintezkeen antzera , bihotzez, errezebitu gintuzten. Miletan, eskerrak, zuei !          Eguna sobera maitagarria zelakotz, beti bezala, zimiztan iragan zitzaikun, baina, hala ere, idatzi ditugun testoak, hor egonen dira, Koldoren omenez bizi izan dugun momentu labur-aberats hori, datoren '' Hatsaren Poesia'' liburuan betirakotasunean sartzeko.

Hatsa elkartearentzat,

             Auxtin Zamora


  Juan Luis Eizmendi Arsuaga


ARGAZKIAK






















                                                                                         















x

    Koldo Zubeldiaren omenez .     
Olerki tailerraren argazkiak hemen:
https://draft.blogger.com/blog/post/edit/5012695825658463099/9071739651854941858


https://goierri.hitza.eus/2023/10/25/koldo-zubeldia-zena-oroituko-dute-poeta-lagunek-larraitzen/

"Aralar mendiaren pean,

Koldo Zubeldiaren omenez ''

Larraitzen,
Urriaren 28an (Larunbata),

Olerki-Tailer-elkarretaratze bat proposatzen dugu

Hona egitaraua :

11etan : biltzea Larraitzeko aparkalekuan

11,30 eta 14ak artean : Larraitzetik -Abaltzisketara, Koldo Zubeldiaren olerki batzu irakurtuz ,oinezko ibilaldia.

14 h inguruan: Otordua : Larraitzeko jantoki batean.(16 Eurotan)

15-16 ak artean Tailerra :Koldo Zubeldiaren testo eta oroitzapenetan oinarritua

Bazkarirako,parte hartzaleen izenen ukaitea behar beharrezkoa zaigu 23 rako

.Idatzi,lez,honera :olerkibilduma@sfr.fr

      Denoi, ikusi arte, eta izan 'untsa' !

      Hatsa elkartearentzat ;

              Auxtin


       

       

Formak eta Funtsak -Erakusketa



Hatsakide lagunak,

Jadanik dakizuen bezala, aurten ere, abuztuan, Hatsa elkarteak, erakusketa bat, antolatu du.
Lapurdin barna ibilki bazarete, etorri Larraldera, nik eta Iñaki Bastarrikak antolatu 'Formak eta Funtsak' Erakusketa hor ikusgarri izanen zaizue.
Eta, beti bezala, 'hats-egin' handi bat izanen da enetzat zuen ikustea eta zuekin zonbait hitzen partekatzea.
Zerbait fresko edanen dugu elkarrekin eta etorkizunaz amets asko eginen…
Abuztuaren 26an 16:00 orenetan, Erakusketaren azken egunean, 'Formak eta funtsak' gaia barnatzeko,
krakada bat eginez lagun arteko elkartze bat proposatzen dugu.
Hurbildu nahi edo ahal duenari, aurretik, ongi etorri!

Bihotzez,

Auxtin


Erakusketan, Abuztuaren 22 an, Auxtin, Andoni, Angela, Beronika, Karlos, Mari Jose eta 

Iñaki rekin 

 


 GONBIDAPEN BEREZI hau, larunbatean, aukera paregabea dugu elkartzeko. Gainera, gure artean artista gonbidatu bat ere izanen dugu: POTTOKA Amaiurko kantaria (Pantxoa Etxebehere).

Hatsa hartu eta zaindu!


Partitzeko tenoreko azken argazkia


Pantxoa Etxebehere, Amaiurko-abeslari-olerkari-artzaina 

****************

Erakusketa ezin hobeki bururatu da .Hona goian ,azken egunean etorri direnen argazki zonbait.Ikus  zoin garen denok omore onez beteak,.Ainara Maia Uroz -ek ere  honetaz burutazioak egin dizkigu .Irakurri hemen ,'' 
bidasoa.hitza.eus/generoak/iritziak/hitza-iritzia-ainara-maia-iraila2023/?fbclid=IwAR0GZSizb-eftkI8OgWQ8Qcvt4G7JvjlGaXiUz6kKTvY3ti57B5-jYbs9b4 ,
Orai, datoren Hatsa elkartearen ekimena, iraganen da Albatzizketan  ,hor  Hatsakide eta Goierrikoekin ,Koldo Zubeldiari, olerki tailer bat eskainiko diogu  



Joanmari Irigoienek bere azken hatsa utzi digu

  Joanmari Irigoienek bere azken hatsa utzi digu


Oi Joanmari !  Joanmari !

Guretzat, 25 urtez « Hatsa ren Poesia « liburuaren zutabe ostotsu  bat izan zara , honeri hainbat  hitz sakon eta zorrotzen  arrastoak lekukotzat  betiko zintzilikatu baititutzu.  Orai,  jin  bedi etorkizun infinitoa, zure idatzi guzien poesiaren funtsa zilatzeko. Oi Joanmari, Joanmari, joan zira ," joan" hitza zurekin eraman duzu  zure  azken hatsa utzi diguzu , baina, hori gertatuko zela, bazinakien, jadanik, 1999 urtean,  Hatsaren Poesia ren lehen  liburuan idatzi zinuen  lehen testoan , bai jadanik,  hori, olerki honekin  azaltzen zeniguzun :

Hau zeneraukazun: 

Gauaren egun haundian

haragia haragian kiribilduz,

hezurrak hezurretan,

zorabioak hartuko gaitu,

hodeien zaldiko-maldikoetan

mugak mugekin dira nahastuko,

argiak itzaliko.....

Agur ! Joanmari !' Gauaren egun haundian', bidaia on eta zoriontsu baten egitea  opatzen dizugu !

       Hatsa elkartearentzat,

               Auxtin Zamora


Literaturia-Zarautz -Olerki irakurketa 2023/04/06

 


Literaturia-Zarautz -Olerki irakurketa 2023/04/06

Ilunabar Literarioa Lasarte Oria

 

Ilunabar Literarioa Lasarte Oria

                                                 Ilunabar literarioa Lasarte-Oria                                            Ttakunenean    
                                            21/06/2023


                             


  

Olerki tailerra Juankar Mugartzarekin

 


Olerki tailerra Juankar Mugartzarekin

Hona hemen:

Maiatzaren 27an, Juankar Mugartza-rekin,   hartutako argazki batzu .Egun eder eta zinez oroitzeko horren lekukotasunak eta idatziak, Hatsaren Poesia liburuan geroago ezarriak izanen dira. Anartean, bihotzetik gure agur beroenak Alvaro eta Koldoren familikoeri .Eskerrak ere beren parte hartze hain  sentsiblearentzat


Senpere 2023/05/27, Hatsakide zonbait, "Euskaldunen Historiaren Oroitlekua"ren  estreinaldi egunean 



Senpere 2023/05/27, Juankar Mugartzaren  olerki  tailerrako partalierrak, Oxtikeneko etxe aintzinean

Senpere 2023/05/27, Hatsakide











*********************

 

********

Ziburuko Azoka 2023 (Hatsakideen arteko alaitasun une uros baten argazkiak)


                                       















Hatsaren Poesia 2023

********                
"Hatsaren Poesia" Eguna 2023/04/16


Ainararen kronika

POESIA baino gehiago, lagunARTEA

Igandean goizeko hamaiketan genuen hitzordua Senpereko Larraldean poetok eta poesiazaleok, eta goiztiarrenak 10:30etarako jada han ziren, elkar ukitzeko gogoz, poesia hezur-haragizkoa dela sentitzeko eta elkarren begiradak topo egiteko. Poesia idaztea baino garrantzitsuagoa harremanei eustea dela ikusi dugu eta adimen artifizialak leku hartu nahi duen mundu honetan aurrez aurrekoa da benetakoa.

Izan ere, makina batek idatzitako poema da, baina ez badugu elkar hunkitzen eta denon artean denon hatsa partekatzen poesia ote da?

Liburuan 126 poetok idatzi dugu aurten, Peio Jorajuriaren sar-hitzarekin, eta hatsaren suaren inguruan hogeita hamarren bat bildu ginen Auxtin Zamorari 80. Urteurrenez zorionak kantatzeko, eta Marikita Tambourinek ere bi irrintzi bota zituen. Ondoren, Leire Zabala, Josu Bilbao eta haien bien seme jaioberria, Julen, omendu genituen bizi berri horregatik. Gero, Larraldearen jabe eta nagusi den Andoni Iturriotz eskertu eta omendu genuen bere eskuzabaltasunagatik, eta hark erran zigun bera dela gurekin zordun, Larraldeari bizitza emateagatik. Segitzeko, aurten lehen aldiz Hatsaren Poesian parte hartzen duen Garazi Gonzalez de Durana gaztearen urtebetetzea ospatu genuen, eta bukatzeko, heldu den liburuaren egunean urteak beteko dituen Sabin Oregiri kantatu.

Adimen artifizialak hori egin al dezake, bihotzetik bihotzera hitzen bidez hunkitu?

Aurtengo Hatsaren Poesia 25.a da, zilarrezko ezteiengatik topa egin genuen benetako xanpainarekin eta datorren urteko hatsaren poesiaren sar-hitzaren egilea Joseba Aurkenerena izanen dela ere jakin genuen zozketaz. Elkarrekin hitz egitea, besarkatzea, musukatzea, elkarretaratzea eta begietara begiratzea da poesia, baita elkarrekin bazkaria partekatzea ere.

Liburuan idatzitako norbere hitzak besteen aitzinean irakurri eta kantatu genuen arratsaldean, bazkalondoren. Denon hatsa talde-olerkia da aurtengo liburuko poemarik bereziena, ederrena beharbada, baita Leire Zabalak duela bi urte Hatsaren poesiarako sortutako Gure hatsa kantua ere. Bakoitzak bere olerkirik edo hatsik onena eman genuen, besteak beste, Hatsaren Poesiarako aurten Garazi Gonzalez de Durana gazteak idatzitako Habanera buruz eta bihotzez kantatu zigun:

Arnasten hasteko denok,

geneukan gogo bizia.

Udaberrian batzuek

zeharkaturik hesia.

Baina batzutan daukagu,

gure arima hertsia;

ta hola ezin askatu,

benetako iritzia.

Gure arima ez denez

gelditzen inoiz etsia.

Bizitza egiten zaigu,

askotan oso bitxia.

Gogoa loratzen duen

bertsoa da idatzia.

Segi dezagun idazten,

gure Hatsaren Poesia.


Graxi Solorzanoren zorion-kantu goxoak hunkitu gintuen, eta Andoni Salamerok txoriekin batera errezitatu zigun sentikor. Mendian gora abiarazi gintuen kantuz Urtzi Urkizuk eta euskal atakaren melodiaz eraman Iñaki Lopez de Luzuriagak. Imanol Irigoienek bere anaia Joan Mariren erretratua eta hitzak ekarri zizkigun belarrietara, eta Ainara Maiak haren 25 urteotako hatsaren bilduma pertsonala irakurri zigun. Arantza Martinezek baratze bat egin zigun kantuz eta Sabin Oregik Txomin Peillen zendu berria oroitarazi goxoki. Joandako oro izan genituen gogoan eta etorriko denaren esperantzaz joan ginen pixkanaka bakoitza bere habiara, elkarrekin egotea luzatu nahiko bagenu bezala, mantso. Adimen artifizialak beharbada poema ederrak sor ditzake, baina ezin ditu gutarteko zubiak eraiki eta gure harremanak sendotu, hau da denon hatsaren bidez poesia eraiki, ala?

Beste urte batez hats-ufada bat hartu eta eman dugu, urte osorako indarra izan dezagun. Beste 25 urte poetiko bai?

Ainara Maia Urroz

2023/04/18


Auxtinen hitza

Bai aurten 25 garren aldia dugu,  Hatsaren Poesia liburua ospatzen dugula elkarrekin. Harrigarria da,  mende laurden honetan, bataz bertze gu guzietarik bakotxak  200 miliun aldiz hartu dugula hatsa, denbora berean milaka  ere sortu zaizkigula pentsamenak , baina hala ere  ez dugu inoiz ulertu zer den hatsa .
Eskatu dugu liburuan idatzi duteneri enigmo hori argitzea, gehiengoak erantzun du  , eta beraz liburuaren bukaeran beren aurkikuntza guziak hor dira ezarriak. Liburuan dira ere 25 urte hauetan bat bedarazka, 480 idazle guzien izenak, bai eta taldeka ere parte hartu duten 2509 pertsonenak ere. 
Liburuan dira ere, aurtengo tailerretan, Matxalen Bezoz, Josu Jimenezekin hain giro onean moldatu olerkiak, Juankar Mugartzarekin eta Lierni Azkargortarekin egin behar zirenak , dolu baten  eta gaixotze baten gatik atzeratuak izan ziren .Espero dugu Lierni laster  sendatuko dela  eta fite  daukan kuraia haundiarekin gure artean izanen dela , Juankar Mugartzari dagokionez, Maiatzaren 27an , bera,  Larraldean izanen dugu.Laster  bere tailerraren egitaraua zabalduko dugu ,  geroago ere   Inaki Bastarrikak babestuko digu tailer bat,  Azpeitiako Iñaki Segurola olerkari gazte ez aspaldi  zendua aipatzeko espero dugu ere Goierriko olerkariekin bai Idazle Eskolakoekin, Koldo Zubeldia zenari   tailer bat eskainiko dugula  Urtero erraten dugu, nahi ginukela olerki tailer gehiago egituratu, nahi duenak , nahi duen tokian, nahi duen gaiarekin hori egin dezake hilabeteko azken larunbata batez ...ean arduratuko diren zonbait !!! .    
Bururatzeko erran nahi nuke, uste dugula elkarrekin moldatu dugun liburu hau   altxor ezin preziatu bat dela  gure gizartearen eta oraikotasunaren  izerdia bere barnean betirako daukalako . Hori,  etorkizunak frogatuko du, anartean , gure ingurukoak, gure haurrak bultzatu behar ditugu adimen artifizialetatik urrunduz, gizakiazko  olerkiak idaztera, beharrezkoa zaigu maite dugun gure mundu  eskualdun hau  humanoa den poesia batez   izan dadin    nortasunestatua. 

Urkizuren kronika "Berria egunkaria"n 
https://www.berria.eus/paperekoa/1888/040/001/2023-04-18/poesiari-hatsa-emanez.htm

Sakonetik eskerrak, zuri, Urtzi !
Asko baloratu gaitutzu !

Iparraldearen orenako aipamena hemen:https://www.eitb.eus/eu/nahieran/7egun/


Auxtinen eskerrak denoi:
Egun miresgarri bat iragan dut zuekin !
Opariz gainditua eta amultsutasunez blai !
Zuen presentzi sentimenduz neurtezina,
izan da neretzat egiazko zorionezko 'Eden' uros  bat !
Bihotzeko zaku berean sartzen ditut, etorri ez direnak,
baitakit, pentsamenduz  gurekin zirela. 
Guzioi, sakonetik  !
     Auxtin


Argazkiak   ( Milesker, Beronika Zamora, Ainara Maia-Urroz, Urtzi Urkizu, Marisa Arruabarrena-Elizalde, Patxi Beltzaiz)



 Leire Zabala-Telleria bere semetxo Julentxurekin

Peio Jorajuria , liburuan idatzi duen sar-hitza irakurtzen



Andoni Iturriotz, Hatsakideetaz ohoratua izan ondoren, eskerrak ematen 

Hatsakideen aurtengo 126 liburuen kabi tokia



Sabin Oregiren opariztatzea

                  Garazi Gonzalez de Duranaren opariztatzea 

Leire Zabala-Telleria , bere abesti bat kantatzen



Marisa Arruabarrena-Elizalde, bere olerki bat irakurtzen


Matxalen Bezos-Arketa, bere olerki bat irakurtzen

Maialen  Etxegoin, bere olerki bat irakurtzen

Garazi Gonzalez de Durana, bere olerki bat irakurtzen


Imanol Irigoien, berak sortu duen aurtengo liburuko pintura erakusten

Antton Kazabon , bere olerki bat irakurtzen


 Iñaki Lopez de Inaki Luzuriaga, bere olerki bat irakurtzen eta abesten

Arantza Martinez-Etxarri, bere olerki bat irakurtzen eta abesten


 Sabin Oregi-Zarautz, bere olerki bat irakurtzen eta abesten
Andoni Salamero bere olerki bat irakurtzen  
Graxi Solorzano, bere olerki bat irakurtzen , bai  eta,  bere alaba Pantxika rekin idatzi abesti bat kantatzen  
          Eric Traonmilin ,bere olerki bat irakurtzen 
Urtzi Urkizu, bere olerki bat irakurtzen eta kantatzen

Auxtin Zamora,bere olerki bat irakurtzen
Josemari Zendoia,bere olerki bat irakurtzen 


Ander Zurutuza,bere olerki bat irakurtzen 



Alan Abeberry  bere olerki bat irakurtzen 
Eukene Lizeagak  ere irakurketa  bat egin zuen guretzat  bai denentzat ere !

Nicole Etxart, Elixabet Andueza, Joxe Luis Agirretxe, irakurketa baino lehen


                                                      

                                    Marikita Tambourin eta Aurelia Arkotxa, irakurketa aintzin






         Carmen Valois
                      
                                                         
                                      Itziar Gomez-Sarasola



                              Bego Zestau, irakurketa baino lehen


Ima Zestau , irakurketa aintzin

Ilazki Egibar  eta Amaia Urien

Unai Agirre-Pastor irakurketa aintzin



Ilarregi Mikel, bere bizilagunarekin



Mixel Mendiburu, hastapenetik , 25 urtez ,  HATSAren POESIA  egunean gurekin egon dena   

Rikardo Gonzalez de Durana


Luxi, gure sustatzailea




"Hatsaren Poesia" Liburuan,  
25 Urtez hegaldatu diren olerkarieri pentsatuz,
bihotzaren sakon sakonetik: eskerrak! 

*******


************


 25 garren "Hatsaren Poesia"  liburua argitaratzeko,  egiten dugun, olerki galdera.


Olerkari maitea

Datorren urteko 25. "Hatsaren Poesia" olerki-bilduma liburua elkarrekin sortzea proposatzen dugu beste behin ere, eta datorren urtekoa handia egin nahi genuke. Hastapeneko (1999.urtea) olerkari horiek gogoratu nahi nituzke, hastapenaren hatsa izan zelako, baina ezin ahantz honainoko bidean hasierako haiei gehitutako poeta guztiak. Hasierako liburua oso garrantzitsua izan zen bezala, urtez urte izan duen segida are garrantzitsuagoa, eta ezinbestekoa dugu heldu den urteko zilarrezko urteurreneko HATSAREN POESIA etorkizunean ere segi dezan hatsa ematen, mundu hits honetan. 


Bestalde, gogo-bihotzetan oroitu nahi nituzke aurten joan zaizkigun hatsakideak:Jakes Ahamendaburu, Koldo Zubeldia, Alvaro Garcia Mundiñano eta Txomin Peillen.


Beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea datorren urteko HATSAREN POESIA liburuan, eta posta elektroniko honekin batera, oroitu nahi dugu datorren urteko sar-hitza aspaldiko hatsakide dugun Peio Jorajuriari egokitu zitzaiola zoriz, eta datorren urteko liburuaren azalerako irudia eginen duena Imanol Irigoien izanen dugula.

Zuei denoi ere parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dizuet, eta honako hau galdegiten dautzuegu:


 

1. 2-3 olerki bidal diezagukezu, eta horrekin batera biografia labur bat, gehienez ere lauzpabortz lerro.
2. Zure aurpegiaren argazki bat ere nahi genuke.

3. eta bukatzeko, azken eskaera bat: idatz diezagukezu esaldi bat edo bietan(trinkoan) zuretzat zer den zure hatsa (arnasa)? Azken horrekin talde-olerki bat eta bakarra osatuko genuke denon artean.
 


Azken epea bidaltzeko 2023ko Urtarrilaren 15a izanen duzue, eta bi modu duzue horretarako:
1. helbide elektroniko honen bidez: hatsarenpoesia@gmail.com 
2. posta arruntez: Bidasoa Portzelanak 6, 4. B, 20303 Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria.

Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak usaian bezala, 2023ko bedatsean edo udaberrian argitaratuko ditugu, eta ontsalaz eta behin-behinekoz atxiki ere apirilaren 16a igandea, gure liburuaren inguruan oturuntza handi batean elkartzeko. 

 Hatsa elkartearentzat,

 Ainara Maia-Urroz


***************


HATSAren POESIA  EGUNA

(2023/94/16)



Udaberriko olerkari maitea:

APIRILAREN 16AN IGANDEAN AUNITZ DUGU OSPATZEKO: HATSAREN POESIAREN 25.URTEURRENA, EZTEIAK, URTEBETETZEAK ETA ABAR LUZE BAT.

11:00etan Elkarretaratzea

11:30etan ‘’Hatsaren Poesia 2023'' Liburuaren aurkezpena:

- Irakurleari (Ainara Maia).

- Sar-hitza (Peio Jorajuria).

- Auxtin Zamora-ren hitza.

- Azken 25 liburuen zozketa.

- 2024. urteko Hatsaren poesia liburuaren sar-hitzaren idazlea        zozketa bidez hautatzea.

- Norberak lekarkeena agertzea.


13:00etan TXANPAINAREKIN TOPA! denoi onena OPA!

Aunitz dugu ospatzeko eta omentzeko:

- HATSArenPOESIA liburuaren 25 urteak ospatzeko.

- Auxtinen 8O urteak aupatzeko (apirilaren 17).

- Leire Zabalaren Julentxu umetxo iaz sortua poesiaren altzoan ohoratzeko.

- Larraldearen Andoni Iturriotz jabearen eskuzabaltasuna eskertzeko.

- Aurten Hatsaren Poesian lehen aldiz parte hartzen duen Garazi Gonzalez de Durana poeta gaztearen urtebetetzea ospatzeko (apirilaren 14).

- Norbait ahazten badugu, geure barkamenak eta guri aipa, denak sartzen baititugu topa kolektibo honetan.


14:00etan bazkaria norberak beretzat lekarkeenarekin.

16:00etan Liburuan parte hartu dutenen testuen irakurketa eta "Denon hatsa" olerki bateratuaren aurkezpena.

Ondoren, norbaitek beste zerbait egin nahi badu, libre da kantatzeko, antzerkia egiteko, nahi duena erakusteko denon aitzinean.


HATSAREN POESIA 2022ko PARTE HARTZAILEAK: 126


 Abeberry Alan, Agirretxe Joxe Luix, Akixo Kepa, Aiartza Peru, Albistur Ramon, Albistur Ramuntxo, Aldanondo Amaia, Amezaga Eneko, Andueza Ainhoa, Andueza Xabet, Arantzeta Amaia, Aristi Pako, Arruabarrena Marisa, Aurkenerena Joseba, Azkargorta Lierni, Azpirotz Olatz,  Babiano Mikel,  Bastarrika Iñaki, Batikon Gotzon,  Bedaxagar Maider,  Bella Andrea, Bezos Matxalen, Blanco Josebe, Blanco Rafa, Borda Itxaro, Davant Jean Louis, Egiazabal Leonat, Egibar Ilazki, Eizmendi Juan Luis, Enbeita Ibon, Etxart Nicole, Etxebarria Mikel, Etxegoin Maialen, Etxezaharreta Luzien, Fruchon Anne, Galardi Aintzane, Galzusta Elena, Garmendia Gomez Malen, Garmendia Oihane, Gomez Sarasola Itziar, Gonzalez De Durana Garazi, Gurrutxaga Joxan, Hualde Isabel, Ibaibarriaga Imanol, Ilarregi Mikel, Irastortza Tere, Iriarte Jokin, Irigoien Imanol, Irigoien Joan Mari, Irisarri Estitxu, Iturriotz Andoni, Jaka Oihane, Jimenez Maia Josu, Jorajuria Peio, Kazabon Antton, Laka Iban,  Lamuedra Itziar,  Landaluze Lorea,  Larramendy Jean,  Larruskain Aritz,  Leatxe Itsaso,  Legarreta Asier,  Lizeaga Eukene,  Lopez De Alda Arantzazu,  Lopez De Luzuriaga Iñaki,  Lopez Mugartza Juankar,  Luzarraga Asel,  Macklin Elizabeth,  Maia Urroz Ainara,  Markuleta Gerardo,  Martinez Arantza,  Meabe Miren Agur,  Mujika Itziar,  Olaso Xabier,  Ordoñez Aiert,  Oregi Sabin,  Otamendi Jose Luis,  Pardo Rakel,  Plaza Gotzon,  Poume Beatriz,  Ramirez Ricardo,  Rodriguez Fito,  Ruiz Ventura, Salamero Andoni, Sanz Mikel, Sarasola Juanma, Sarratea Lola, Sestorain Joxemari, Solorzano Graxi, Taberna Mikel, Tambourin Marikita, Tobar Joseba Felix,  Urkizu Urtzi,  Urrutia Xerar,  Urrutikoetxea Markel,  Usandizaga Ainhoa,  Valois Carmen,  Zabala Juan Luis,  Zabala Telleria Leire,  Zabaleta Gorka,   Zaldua Iker,   Zamora Auxtin,  Zelaieta Edu,  Zendoia Joxe Mari,  Zeztau Bego,  Zestau Ima,  Zilbeti Eba,  Zubeldia Maddi,  Zubiela Ibon,  Zugarramurdi Maria Angeles Eta Bere Hiru Bilobak,  Zugasti Puri,  Zurutuza Lander,







                   http://olerkarien-eguna1.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna2.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna3.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna4.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna5.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna6.blogspot.fr/
                    http://olerkarieneguna7.blogspot.fr/
                    https://olerkarieneguna8.blogspot.com/
                    https://olerkarieneguna9.blogspot.com/
                    https://olerkarieneguna10.blogspot.com/
                           https://olerkarieneguna11.blogspot.com/

*************************************************************


                                       
























Durangoko azokan 25 garren liburuaren aurkezpena

Maite Ramos-Fernandez , Inaki Lopez de Luzuriaga, Josu Jimenez- Maia, Auxtin Zamora- Juan Luis Eizmendi-Arsuaga, Juankar Lopez-Mugartza, Ain...