Urriaren 28an, Aralarreko mendiaren pean, orroaz zoan, haize maisuak, zuhaitzak biluzarazten zituelarik, bildu gira, Larraitzen, 15 lagun, Koldo Zubeldiari omenaldi baten egiteko.
Abaltzizketako bidean , ''Bederatzigarrena bederatzi'', Koldoren azken liburutik zonbait aukeratu testo, aireari eta mendieri irakurtu ginizkien, eta, beste batzu , arratsaldean , '' Elizaldea''n, Koldo ren Zaldibiko sortetxeko gure zai zeudenen pareteri... . Erran gabe doa, egunean zehar, asko oroitzapen eta lekukotasun hunkigarri, negar lanbroekin batera, aurpegietan azaldu zirela.
Bazkaria ''Ñañarri' tabernan , janari onarekin, giro hoberenean iragan ondoan, Mari Karmen, Koldoren arrebak, eta, bere familikoek, Txanpana, eta, etxean egin pastelarekin, errege eta erreginak bagintezkeen antzera , bihotzez, errezebitu gintuzten. Miletan, eskerrak, zuei ! Eguna sobera maitagarria zelakotz, beti bezala, zimiztan iragan zitzaikun, baina, hala ere, idatzi ditugun testoak, hor egonen dira, Koldoren omenez bizi izan dugun momentu labur-aberats hori, datoren '' Hatsaren Poesia'' liburuan betirakotasunean sartzeko.
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora